XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Hor doa nere hitza. - Orduan, aurrera.

Zuhur eta mantso, basetxe aldera abiatu ziren.

Baina erne, ze bide bazterretan tranpak egon baitzitezkeen.

Ez zen han erortzea giro izango.

Parke ingurura iritsi ziren.

Arratsaldeko zazpiak aldean.

Ilunabarrak oraindik uzten zuen argiuneari esker basetxea begiratu eta aztertu zuten.

Ez zirudien inguru hartan zelataririk zegoenik.

Batak besteari lagunduaz pasa zuten hesia.

- Basetxeko leiho batetan ofizial bat ikusten dut - esan zuen Sandokan piratak.

- Eta nik zelatari bat etxearen eskina batean - Yañezek -.

- Gaua izan arren, gizon horrek hor segitzen badu, eragozpen haundia egingo digu.

- Orduan, beste aldera bidaliko dugu - Sandokanen hitzak.

- Ez ote litzateke hobe ustekabe harrapatu eta muturlotzea? Ba al dugu sokarik? - Nere faja, agian.

- Ondo dago... Baina... alu alenak! - Zer ikusi duzu, Yañez? - Ikusi leihoak.

Denetan burnisareak jarri dituzte!.

- Urde zikinak - erantzun zuen Sandokan berak.